-

-

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU TITULUA LORTZEA

Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu bat 2015-2016 edo 2016-2017 ikasturteetan lortzen duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren titulua eskuratu ahal izango dute baldin eta Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan aurreikusten den ebaluazioa aplikatu beharrik ez badago eta formakuntza-zikloaren azken ebaluazioan, irakasle-taldeak erabakitzen badu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak lortu ez ezik, ikasleari dagozkion gaitasunak ere eskuratu dituela.

Arestian aipatutako kasuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren azken nota Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 42.4 artikuluan aurreikusten diren bloke komunei atxikitako moduluetan ateratakoaren batez bestekoa izango da.