-

-

MATRIKULA OFIZIOZ EZEZTATZEA

Modalitate presentzialean, matrikulak indarrean jarraitzeko, ezinbestekoa da prestakuntza jardueretara joatea.

Ikasturtea hasi eta abenduaren amaiera arte, ikasleren batek hurrengo atalean zehazten diren hutsegiteak edo gehiago egiten baditu eta ez baditu justifikatzen, ikasketaburuak proposatuta, formalizatutako matrikula ezeztatzea erabakiko du ikastetxeko zuzendariak.
Horretarako, ikasketaburuak jakinarazpen bat bidaliko dio ikasleari edo haren gurasoei edo legezko ordezkariari –dagokionari–, justifikatu gabeko hutsegiteak ikastaldietan ematen diren modulu guztien iraupen osoaren ehuneko hogeita hamarrera heltzen direnean, eta betiere gutxienez ere hogei ikastegun igaro eta gero. Berdin jokatuko da ikasleak hamar egun jarraian huts egiten duenean. Jakinarazpen horretan, ikasleari gogorarazi egingo zaio irakas-jarduera programatuetara joan behar duela eta ohartaraziko zaio matrikulari ofizioz baja emango zaiola, baldin eta justifikatu gabe berriro huts egiten badu ikasketen espedientean adierazitako helbidean jakinarazpena jasotzen denetik aurrera edo jakinarazteko ahaleginak egiten direnetik aurrera. 

Matrikulari ofizioz baja emango zaio eta horren berri interesdunari jakinarazi, baldin eta gerora emandako irakas-saioen ehuneko hogei bete arte, ikasleak justifikatu gabe gehiagotan huts egiten jarraitzen badu, eta betiere jakinarazpena bidali ostean gutxienez hogei egun igarotzen badira. Ezin izango zaie matrikularik ezeztatu 15 urterekin matrikulatutako ikasleei.

Sortutako dokumentazioaren kopia ikaslearen ikasketen espedienteari erantsiko zaio.