-

-

ONARTZEKO IRIZPIDEAK


1.- Plazen eskaera eskaintza baino handiagoa baldin bada, onartzeko irizpideak aplikatuko dira. Irizpide horien arabera, lehentasuna izango dute sartzeko prozesuaren urte naturalean 16 edo 17 urte betetzen dituzten ikasleek, eta horien atzetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten 15 urteko ikasleek.

2.- Eskaintzen diren plazen kopurua txikiagoa baldin bada aurkeztu diren eskaerena baino, Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko eskatzaile guztiei honako baremo hau aplikatuko zaie:

- Izena emateko unean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeren batean  eskolatutako ikasleak, edo DBHko azken eskolaratze-urtea EAEn egin dutenak.

- Gutxienez DBHko 3. edo 4. maila ohiko moduan edo curriculum desberdina eratuta egin duten ikasleak, izena emateko urte naturalean 17 urte dituztenak. Berauek lehentasuna izango dute 16 urteko ikaslegaien aurrean eta azken hauek 15 urtekoen aurrean.

- DBHko bigarren maila eginduten ikasleak, lehentasuna 16 urtekoek dutelarik inskripzioa egiteko urte naturalean 15 urte bete dituztenen aurrean. 

3.- Edonola ere, baremazioan berdinketarik gertatuz gero, lehenik, adinaren araberako ordena ezarriko da, txikienetik handienera, eta hori eginda ere berdinketari eusten bazaio, zozketa publikoa egingo da, betiere hezkuntza-arloan eskuduna den Sailak horri buruz xedatzen duenari jarraiki.