-

-

PROZEDURA INFORMATIKOA DERRIGORREZKOA DA MATRIKULAZIOA EGITEKO


1.- Ikasleak matrikulatzeko berariazko prozedura informatikoa erabiliko da; hain zuzen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak horretarako propio diseinatutakoa. Hala ere, eskaeren baremazioa eta plazak esleitzeko prozesua ohiko prozedura bidez egingo da ikastetxe bakoitzean.

2.- Ikastetxe bakoitzari baimendutako taldeen berrespena helaraziko zaio; nolanahi ere, taldeek gutxienez 12 ikasle eta gehienez 15 izan beharko dituzte. Dena den, eta Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak baimenduz gero, 20 ikasleko taldeak ere sortu ahal izango dira maila gainditu ez duten ikasleak baldin badaude, edo beste ikastetxe batetik iritsitakoak.