-

-

SARTZEKO BALDINTZAK


Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko aukera izango dute otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutako sartzeko baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleek; hona hemen baldintza horiek:
 
1. Hamabost urte beteta izatea, edo ikasturte horretako urte naturalean betetzea, eta sartzeko unean eta ikasturte horretako urte naturalean hamazazpi urte baino gehiago ez izatea. 

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila egina izatea edo, salbuespen moduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egina izatea. 

3. Irakasle taldeak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko proposamena egin izana guraso edo legezko tutoreei.
 
a) Aholku orientatzailean, irakasle taldeak Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko egindako proposamenaz gain, proposamena bera justifikatzen duten lorpen mailak –helburuei eta gaitasunen eskuratze-mailari dagokienez– identifikatu beharko dira, arrazoitutako txostenaren bidez.

b). Aholku orientatzaile hori ikaslearen espedienteari atxikiko zaio, guraso edo legezko tutoreek lanbide-heziketa hori ikasteko ematen duten baimenarekin batera.