- Oinarrizko Lanbide Heziketaren
ziklo bat gainditzeak Oinarrizko Teknikari Profesionalaren titulua dakar,
arloak arlo. Era berean, Lanbide-Kualifikazioetako Katalogo Nazionalaren lehen
mailako kualifikazio bat lortuko du.
- Oinarrizko Lanbide Heziketaren
ziklo bat egiteak Maila Ertaineko
Lanbide Heziketan zuzenean sartzeko balio du. Halaber, enplegu publiko eta
pribatuetan sartzeko DBHko Graduatuaren tituluak beste lan-ondorio du, maila
akademikoan ez bezala. Horretaz gain, aukera ematen du DBHko azken
ebaluazioaren proban aurkezteko eta gaindituz gero, lortzeko Graduatua DBHn
ikaslearen aukeran.
- Behin praktikaldia eta formazioa
eginda ere, ikasleek programaren barruan egoten jarraituko dute. Izan ere, lanaz eta ikasketez orientabide-saioak izango dituzte. Hartara, besteak beste,
lan-poltsei buruzko informazioa izango dute, curriculum vitae gaurkotzen
lagunduko zaiei. Beraz, ikasle-ohiak nahi duen bitartean orientabide- eta
tutoretza-zerbitzuak erabiltzeko modua izango du.